Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEKO KADETE MUTILEN ARTEKO DERBIA!

Larunbat goizean jolastu zuten TAKEko kadete mutilen bi taldeek derbia, azkenean, TAKE Alde zaharra izan zen garaile.

Larunbat goizetan Usabalera hurbiltzen zarenean saskibaloi giroa nabaritu dezakezu.
Saskibaloiaz gozatzeko aukera ematen dizuten hainbat partidu bata bestearen atzetik. Larunbat
honetan gainera, 10:30tan partida berezia jokatu zen, TAKEren bi taldek elkarren aurka
jokatzeko aukera ez dute askotan izaten.
Gure mutilak pasa den astean Andoainen partidu errez bat irabaztetik zetozen. Hala ere, talde
guztiak oso argi zuen larunbat honetakoa ez zela partidu erreza izango. Beroketa nahiko motza
egin ondoren hasi zen partida. Hasierako minutuetan urduritasuna nabari zen bi taldetan.
Erabaki txarrak hartzen ziren etengabe. Hala ere, atzean gogorrak izatearen ondorioz, gure
mutilek 10-2ko partziala lortu zuten. Partzial honen ondoren etorri ziren taldearen minutu
txarrenak. Erasoan erabaki txarrak hartzeaz gain, atzeko lana desagertu egin zen eta Iurre
tabernako mutilek nolanahi saskiratzea lortzen zuten. Minutu txar hauen erakusgarri zen
atsedenaldiko emaitza. 18-20 Iurre tabernako mutilen alde.
Atsedenaldian, taldeak ordurarte egindako akatsak aztertu genituen eta hirugarren laurdenean
partiduari buelta emateko asmoz atera ziren gure mutilak. Defentsako marrak estutuz, 1x1eko
defentsan gainean mantenduz, eta erasoan korri egitez eginez lortu zuen taldeak 25-8ko
partziala. Gainera, aipatzekoak dira Manex Olasagastik egindako minutuak. Defentsan lan ona
egiteaz gain, erasoan saskira begiratzeko sekulako erraztasuna erakutsi zuen. Horrela, azken
laurdena nahiko paretsu joanda, partidua gurea izan zen.
Emaitza alde batera utziz, larunbateko partidak ikasten eta gozatzen jarraitzeko balio izan zuen.
Bi taldeek erakutsi zuten saskibaloian jokatzen dakitela, eta bereziki, denen arteko giroa bikaina
dela. Beraz, esan dezakegu larunbateko derbiak garaile argi bat izan zuela. Garaile hori TAKE da.
Eta hemendik aurrera, saskibaloiaz gozatzen eta ikasten jarraitzera, ez dago besterik.
Aupa TAKE!!!!

menu
menu