Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazio positiboen bila

TAKE-ko nesken lehen taldeak garaipena lortu zuen hobetzen jun ziran norgehiagoka batean.

Berriro Usabalen jokatzea egokitzen zitzaien gure senior neskei, kasu hontan Donostiko Inter taldearen
aurka. Sentsazio positiboak berreskuratzea zan egunaren helburu nagusia, garaipena lortzearekin batera noski, eta horren bila kantxaratu ziren TAKEtarrak larunbat arratsaldean. Kasu hontan talde osoa aurkezten zan, Jasoneren laguntzarekin.

Ideiak garbi kantxaratu ziren Tolosarrak, aurkaria baino intentsitate maila altuagorekin jokatuz. Erasoan
saskiratzeak bata bestearen atzetik zetozen, eta Donostiarrak ez zekiten nola gelditu gure neskak.
Aipatzekoak Martan 7 puntuak eta Iratin 10 puntuak lehen laurden hontan. Gauzak horrela, lehen
laurdenaren emaitza 22-9koa izan zen.

Tamalez taldeak ez zuen bigarren laurdenean maila mantendu. Donostiarrek saskiratze errazak lortzen
zituzten, balantze defentsiboan akatsak eta jendea oinez ikusten zan, eta laurden osoan taldeak falta
bakarra egin zuen, intentsitate bajuarekin jokatzearen seinale. Logikoki, markagailuan ere nabaritu zan
aldaketa hau, Donostiarrak 12-16 irabaziz hamar minutu hauek. Norgehiagoka kontrolpean zuten
Tolosarrek, baino argi euki behar degu, kantxan gauden minutu bakoitzean dudan 100% ematen saiatu behar naizela.

Ideia horrekin kantxaratu ziren ba jokalariek bigarren zatian, eta aurreko lerrokadan hobetzekoak
seinalatu dugun bezala, hontan ondo egindakoa azpimarratzea tokatzen zaigu. Jokalariek borrokatzeko
txipa aktibatu zuten berriro, eta ohikoa izaten dan bezala, bere eragina izan zuen norgehiagokan.
Etxekoak berriro nagusi ziren kantxan, markagailuan aldea zabalduz eta partidua erabakita utziz.
Aipatzekoa laurden hontan 8 jokalari desberdinek saskiratzea lortu izana! Talde bezala jokatzen
dugunean, ekipo arriskutsuagoa gara.
Azken hamar minutuak ere bide berdinetik igaro ziran. Tolosarrak ez zuten martxarik jaitsi, eta
bukaerako emaitza 66-39 baten utzi zuten. Garaipena ez bakarrik, ospatzekoa izan zen bigarren zatian
ikusitako aldaketa, jokalariek gai izan baitziran buelta emateko defentsaren lan kaxkarrari, norgehiagoka
sentsazio onekin bukatzeko. Zorionak neskak! Hori da bidea, zorrotzak izan gure buruarekin, eta egunero
talde hobea izateko lanen jarraitzea. Atsaldea ondo bukatzeko, taldeak garaipena behar bezela ospatu zuenpintxo eta trago batekin.

Esandako hobekuntzarekin jarraitzeko aukera berria datorren ostiral honetan. Eskoriatzara bidaiatzera
tokatzen zaie gure senior neskei, irteera zaila izango dena edozeinentzat aurten. Debagoienakoak
erakusten ari dira beraien kantxan emaitza onak aterako dituztela aurten, Tolosarrak daukaten hobena
eman beharko dute beraz ostiralen, garaipena etxera ekarri nahi badute. Hortako lan gogor egingo dute
astean zehar.

Aupa neskak, goazen aurrerapausok ematen jarraitzera eta ostiralen erakutsiko degu ze talde mota garen!

1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu