Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZER GARRANTZITSUA DEN DEFENTSAKO LANA!

Partido ona burutu zuten kadete neskek donostian

Larunbat arratsaldean donostira joan zen taldea, siesta orduan, bai, baina gogotsu ere esango nuke. Badakigu defentsako lanak baldintzatzen duela gure jokoa erabat, eta hasieratik ikusi zen lanari esker lehen momentutik aurretik jartzea lortu zuten TAKEtarrek.

Nahiz eta defentsako lanak saskiraketa gutxi jasotzea ekarri, hasieran, ez genuen kontraerasorik martxan jartzea lortu, eta defentsako errebotea eskuratu eta gero nekez izan ginen erasoa martxan azkar jartzeko gai. Hala ere, taldea oso antolatuta ikusi zela azpimarratu behar da, saskiraketa asko espazioen erabilera egokiari eta mozketa oni esker iritsi baitziren.

Atsedenalditik bueltan ere, ona izan zen taldearen defentsa, eta baloiak lapurtzeko gosea erakutsi zuen taldeak. Erasoari abiadura ematea lortu genuen eta pase azkarrekin atakeko kantxara iritsi eta jolasten hasteko gai izan ginen. Azkenean, 17-63 ko markagailuarekin bukatu zen norgehiagoka, eta emaitzatik haratago taldearen hobekuntza nabaria ikusteko balio izan zuen partidak.

Hainbat taldekide euskal derbia ikustera joan ziren partidaren ostean, beraiek esan bezala, gauza berriak ikasteko asmoz, nork daki hemendik urte batzuetara ez ote diren beraiek izango saskibaloia erakutsiko dutenak! Bitartean, lanean jarraitu beharra dago, bide polita dugu eta aurretik. 1,2,3…. TAKE!!!

menu
menu