Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bosgarren postuan amaitu du denboraldia Tolosa Ara

Azken partidan, hirugarren postuan zen Gernika KESB-ri irabazi zion 77-55 eta horri esker, bosgarren postuan amaitu dute denboraldi bikain hau.

Modu bikainean eman dio amaiera denboraldiari Tolosa Aralar Kirolak-ek. Ezer jokoan ez zen partida batean, aurkariak baino egoera fisiko askoz hobea erakutsi zuen eta horren lekuko izan ziren bigarren eta laugarren laurdenetako partzialak. Joko hau ikusirik, Kaiet, Iñaki eta Jimy entrenatzailearen bajak ez ziren batere nabarmendu.

Partida hasiera motela izan zen, agian entrenatzaile-lehendakariak taldea ongi ezagutzen ez zuelako (horretarako gutxienez partidetara agertzea komenigarria izaten bait da). Halere, hasierako indar hauek berehala desagertu ziren kanpotarrengan. Lehen laurdenaren amaierara bost puntuko desabantailarekin iritsi arren, bigarrenean erabakita geratu zen norgehiagoka, partziala 26-8-koa izan bait zen.

Atsedenalditik bueltan indarberriturik agertu ziren gernikarrak baina berriro ere, indarrak ahitzen hasi zirenean, gauzak bere lekuan utzi zituzten tolosarrek. Horrela, hirugarren laurdena bi puntugatik galdu arren (15-17), azkenean erraz gailendu ziren (23-12). Amaierako emaitza esanguratsua izan zen, 77-55, sailkapenean hirugarren postuan amaitu duen talde baten aurrean.

Emaitza honekin, bosgarren amaitu dute denboraldia, laugarren postuan den Santurtzi-rekin berdinduta baina basketaverage-a puntu bategatik aurka dutela. Denboraldi hasierako helburua maila mantentzea zela kontutan hartuta, bikaintzat jo daiteke aurten egindakoa. Datorren denboraldian pentsatzen hasteko garaia iritsi da orain: aurpegi berriak, mailaren egituraketarekin zer gertatuko ote den.... Baina egin beharrekoa eginda dago eta orain gozatzea besterik ez da geratzen. Irailetik aurrera ikusiko dugu zer gertatzen den. ZORIONAK TALDE OSOARI!!!!!

Partzialak: 13-18; 39-26; 54-43; 77-55.

Tolosa Aralar (13+26+15+23): Kike (9), Mikel Txiki (13), Fernando (20), Haritz (18), Joseba (3) - hasierako bostekoa - Ander (0), Gazte (0), Alberto (0), Iñigo (2) eta Ion (12).

Gernika KESB (18+8+17+12): Peña (7), Makazaga (5), A. Lopez (7), Cendagortagalarza (20), Hernandez (12) - hasierako bostekoa - Bilbao (0), Etxebarria (0) eta B. Lopez (4).

menu
menu