Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadeteen bigarren porrota jarraian

Denboraldia luze egiten ari zaiela dirudi. Oraingo honetan, etxean galdu zuten 46-53 Atco. Sn. Sn. taldearen aurka.

Denboraldi amaierako ligaxkako hirugarren neurketan porrota jasan zuten Tolosa Argysan-eko kadeteek. Etxean jokatu arren, ezin izan zuten garaipena lortu eta sailkapenean atzerapauso handia eman dute, garaipen bat eta bi porrotekin aurkitzen bait dira.

Dinamika honi buelta emateko aukera polita dute datorren astebukaeran. Sailkapenean beraiekin berdinduta dagoen Easo-Loyola-ren bisita jasoko bait dute, berriro ere etxean, larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera. Irabazi beharreko partida beraz.

menu
menu