Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

''Trofeo Villa de Zarautz'' Tolosara etorri zen

Aurredenboraldiko lehen bi partidak irabazi zituzten Tolosa Aralar-ekoek. Lehena Leihoak Zarautz K.E.-ren aurka eta bigarrena Goierri Verkol-en aurka.

Larunbat honetan Tolosa Aralar-ek aurredenboraldian jokatuko dituen bi partidak izan zituen. "Trofeo Villa de Zarautz" zen jokoan Zarautzen eta parte hartu zuten taldeak Leihoak Zarautz K.E. eta Goierri Verkol. Herrikoak probintzial mailan arituko dira aurten, iaz jeitsi ostean, eta goierritarrak interautonomika mailan izango dira tolosarrekin batera.

Lehen partida Leihoak Zarautz K.E.-ren aurka jokatu zuten. Aurrendenboraldia dela kontutan hartuta, erritmoa eta elkar ulertzea faltan somatu ziren. Baloi galtzeak eta jaurtiketetan hutsegiteak ugariak izan ziren, ulertzekoak denboraldi hasiera honetan. Halere, ez zuten arazo haundiegirik izan partidan gailentzeko eta 10 puntu inguruko aldea lortzera iritsi ziren, nahiz eta azken unean zarauztarrak pixka bat gerturatu. Azken emaitza 38-42-koa izan zen Tolosa Aralar-ekoen alde.

Bigarren partida jarraian jokatu zuten Goierri Verkol-en aurka. Partidak hiru laurdenekoak izan ziren eta eskerrak, jokalarien egoera fisikoa ez bait da oraindik oso egokia. Bigarren neurketa honetan goierritarrak nagusitu ziren ia partida osoan. Tarteka tolosarrek aurrea hartu zuten eta partida amaierara 46-46-koarekin iritsi ziren. Epaileak hiru minutuko luzapena jokatzea erabaki zuen eta hemen tolosarren kalitatea nagusitu zen. 15 segunduren faltan Urretxu-koek bi puntuko errenta lortu zuten baina jarraian etorri zen erasoan (8 segunduren faltan) Goar-ek hiruko saskiratze bat lortu zuen eta horrela amaitu zen partida 53-52-ko emaitzarekin.

menu
menu