Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Abenduak 29: TAKE eguna

Klubeko talde guztiak elkartuko dira Usabalen arratsaldeko 16:00-etatik aurrera. Argazkiak atera eta partidak jokatu ostean, Aiz Orratz elkartean afari ederra dastatzeko aukera izango dute.

Gabonak iritsi direla baliatuz, TAKE-ko zuzendaritzak, inguruko ahotsei kasu eginez, TAKE eguna ospatzea erabaki du. Abenduak 29-an ospatuko da eta egitaraua honako hau izango da:

16:00-17:30: Bi partida jokatuko dira batera. Kantxa batean infantilen arteko errebantxa izango da: Tolosa A vs Tolosa B. Denboraldiko partidan A nagusitu zen eta B-k irabazi nahiko du oraingoan. Aldi berean, beste kantxan, kadeteen arteko norgehiagoka izango da: Tolosa vs Billabona. Orainarte elkarren aurka jokatu gabeak dira eta garaia iritsi da bakoitzak zein maila duen jakiteko.

17:30-19:00: Egun horretan ikusmin handiena sortu duen partida jokatuko da: Tolosa Argysan vs TAKE-ko beteranoak. Lehen mailako kadeteak denboraldi bikaina egiten ari dira eta TAKE-ko beteranoek zailtasun dezente jartzeko intentzioa dute, maila altuan zaildu daitezen Urtarrileko finalerdiak gerturatzen ari direnean.

19:00-20:30: Lehen taldeak maila altuagoko talde baten aurka neurtuko ditu indarrak: Tolosa Aralar vs Cafes Aitona. Maila bat gorago dago talde donostiarra eta bertan, urte askotan Tolosan aritutako Lander Lasak jokatzen du. Tolosarrek irabazi nahiko dute, atzerrira joandakoak ze akats egin zuen kontura dadin.

21:00-gorputzak ahal duenerarte: Aiz Orratz elkartean afaria egingo dute lehen taldekoek, beteranoek eta Tolosa Argysan-eko kadeteek. Hauekin batera, zuzendaritzako kideak eta talde guztietako entrenatzaileak ere gonbidatuta daude.

Eguna, talde guztien argazkiak ateratzeko baliatuko dute, eta beraz, partidetako arropa eramatea gogoan izan. Jokalari guztien guraso, adiskide eta gainerako zaleak ere gonbidatuta daude TAKE-ko egunaz gozatzera.

menu
menu