Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/01/12-13-ko kartelera

Iritsi da urteberria eta, horrekin batera, denboraldiaren jarraipena. Plater nagusi bezala, ostiralean Tolosa Argysan-ek Euskal Ligara sartzeko lehen finalerdia jokatuko du. Itzulera, datorren astean Azpeitian.


SENIORRAK:
Hiru asteburutako atsedenaldiaren ondoren, txapelketara itzuliko dira Tolosa Aralar-eko mutilak. Eguberrietan adiskidantzazko bi partida jokatu dituzte. Lehena, Gipuzkoako Jubenil mailako selekzioaren aurka. Garaipena lortu zuten. Bi egun geroago 1. maila nazionaleko Cafes Aitona-ren aurka jokatu zuten eta galtzaile suertatu ziren honako honetan.

Txapelketara itzulera Krafft Atletiko Sn. Sn. talde donostiarraren aurka izango du. Sailkapenean behealdean aurkitzen dira eta beraz, garaipena derrigorrezkoa da lehen postuetan mantendu eta, aldi berean, zuzendaritzarekin jokoan dagoen apustuan garaile suertatzeko. Neurketa larunbat arratsaldeko 16:00-etan jokatuko da Usabalen.

KADETEAK:
Esan bezala, asteburuko plater nagusia Tolosa Argysan-en partidan biziko dugu. Euskal Ligara sailkatzeko lehen finalerdia izango dute jokoan Azpeitiko Caldereria Zaher ISB-ren aurka. Ostiralean jokatuko dute arratsaldeko 16:30-etatik aurrera Usabalen. Itzulerako partida astebete barru izango da, ostiralez baita ere, Azpeitian.

Tolosa-k etxean jokatuko du larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera Atletiko Sn. Sn.-en aurka. Talde donostiarra aurretik da sailkapenean eta ez da, beraz, partida erraza izango.

Billabona-k ere etxean jokatuko du partida Errenteriako Oiarso-ren aurka. Sailkapenean garaipen bat gehiago dute eta irabaztea lortuz gero berdindurik izango lirateke taulan. Neurketa 12:00-etan hasiko da Olaederran.

INFANTILAK:
Tolosa A izango da, klubeko taldeetatik, etxetik kanpo jokatuko duen talde bakarra. Beasain aldera joango dira, bertan, larunbat goizeko 10:45-etik aurrera BKL-ren aurka jokatzera. Goierritarrek ez dute garaipenik lortu orainarte eta egoera horretan uztea dute helburu tolosarrek.

Tolosa B-k Usabalen jokatuko du larunbat goizeko 10:30-etatik aurrera Azpeitiako Ikasi ISB-ren aurka. Ez da partida erraza izango, baina garaipena lortzeak sailkapenean parean jartzea ekarriko luke. Beraz, hortzak estutu eta garaipenaren bila joan beharko dute.

menu
menu