Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/01/19-20-ko kartelera

Infantilek denboraldiko lehen fasea amaituta, klubeko lau taldek soilik izango dituzte norgehiagokak asteburu honetan. Oraingoan ere, partida izarra Tolosa Argysan-ek Azpeitian jokatuko duena izango da.


SENIORRAK:
Partida zaila izango dute larunbat honetan Tolosa Aralar-ekoek. Aurkari bosgarren postuan dagoen C.B. Calahorra izango da. Tolosarrak baino bi garaipen gutxiagorekin aurkitzen dira baina 2007 urtea etxetik kanpo irabaziz hasi dute. Errioxako partidek duten zailtasunaz gain, taldea jasaten ari den baja ugariek arduratzen dute Jimy entrenatzailea, azken ordurarte ez bait da jakingo nor den jokatzeko moduan eta nor ez. Neurketa 18:00-etan hasiko da Calahorran.

KADETEAK:
Ez dago atzera bueltarik Tolosa Argysan-entzat. Pasa den astean etxean hiru puntugatik irabazi ostean, itzulerako partida izango da jokoan ostiral honetan 18:30-etatik aurrera Azpeitian. Irabazi edo hiru puntu baino gutxiagogatik galduz gero Euskal Ligarako sailkatuko dira.

Tolosa-k lehen faseko azken partida jokatuko du Zarautzen bertako La Salle Zarautz taldearen aurka. Garaipena lortzeak posturen bat aurreratzea ekarriko luke, baina ezinezkoa dute lehen bi postuetan sailkatzea. Taldeak zigorturik dagoen Karim-en baja izango du. Neurketa larunbat goizeko 10:00-etan izango da Zarauzko La Salle ikastetxean.

Billabona-k ere lehen faseko azken partida izango du. Oñatira joan beharko du larunbat goizeko 11:00-etatik aurrera bertako Aloña Mendi K.E.-ren aurka jokatzeko. Ziurtzat jo daiteke, lehen fase hau zortzigarren postuan amaituko dutela.

INFANTILAK:
Amaitu dute lehen fasea klubeko bi talde gazteenek. Azken jardunaldiko emaitzekin, seigarren eta zazpigarren sailkatu dira Tolosa A eta Tolosa B, hurrenez hurren. Zaharrenek hiru garaipen lortu dituzte eta gazteenek bi. Asteburu honetan atsedenaldia dute eta datorren faseko zozketaren zai egotea besterik ez zaie geratzen hurrengo norgehiagoka zein duten jakiteko.

menu
menu