Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/03/03-04-ko kartelera

Seniorrek lidergoa izango dute jokoan Goierri Verkol-en aurka. Kadeteetan Argysan-ek etxean eta Tolosa eta Billabonak kanpoan. Infantiletan, aldiz, biek etxean jokatuko dituzte partidak.


SENIORRAK:
Partida ikusgarria espero da larunbat honetan Usabalen. Lidergoa izango dute jokoan sailkapeneko lehen bi taldeek. Aurkari Goierri Verkol liderra izango da eta garaipena lortzeak berdindu eta basket average-ari esker lidergoa lortzea ekarriko luke. Garrantzi handiko partida, beraz, mailaz igotzea helburu duen talde batentzat. Norgehiagoka larunbat arrratsaldeko 16:00-etan hasiko da.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek etxean jokatuko du larunbat goizeko 12:00-etan. Aurkari Krafft Atco. Sn. Sn. talde donostiarra.

Tolosa-k porroten dinamikatik alde egin nahi du eta intentzio horrekin jokatuko dute igande goizeko 10:00-etatik aurrera Errenterian bertako Oiarso taldearen aurka.

Billabona-k ere igande goizean jokatuko du 12:00-etatik aurrera Zarauzko La Salle ikastetxean bertako taldearen aurka.

INFANTILAK:
Bi taldeek etxean jokatuko dute.

Tolosa A-k Ikasi ISB-ren aurka jokatuko du partida 10:30-etatik aurrera. Sailkapeneko goikaldean jarraitzeko garaipena derrigorrezkoa dute.

Tolosa B-k Leintz Eskola Kirola B-ren aurka jokatuko du. Partida hau ere 10:30-etatik aurrera izango da. Garaipena beste emaitzarik ez da espero, aurkaria sailkapeneko azken tokian bait dago.

menu
menu