Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/04/21-eko kartelera

Aste Santuko oporrak eta gero, TAKE-ko harrobiko taldeak txapelketara itzuliko dira. Izan ere, klubeko bi talde nagusiek pasa den astean ere txapelketa jokatu zuten. Oraingoan talde guztiek etxean jokatuko dute. Hona hemen asteburu honetako kartelera.


SENIORRAK:
Pasa den asteko garaipen bikainaren ondoren, datozen bi partidak etxean jokatuko ditu Tolosa Aralar-ek. Lehena, larunbat honetako 16:00-etatik aurrera jokatuko dute Usabal kiroldegian. Aurkari, azken 6 partidak irabazi dituen Universidad de la Rioja izango dute. Joaneko partidan porrota jaso zuten tolosarrek eta oraingoan, hain garrantzitsua duten garaipenaren bila irtengo dira, datorren asteburuan igoera zaleen aurrean ospatu ahal izateko. Baina hori datorren asteko kontua izango da, konbinazio asko egin beharko bait lirateke aste honetan ospatu ahal izateko.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek garaipen batekin amaitu zuen pasa den asteburuan denboraldiko bigarren fasea. Asteburu honetan hasiko dute azken fase erabakigarria. 6 taldek osatzen dute multzoa eta bost jardunaldietan jokatuko dute, itzuli bakarrean, ligaxka erregularra. Lehen lau taldeek izango dute Gipuzkoako txapelketa irabazteko aukera. Txapeldun, finalerdi eta finala irabazten dituen taldea izango da. Lehen partida, txapelketa irabazteko hautagai nagusia izango dute, Easo A talde donostiarra. Norgehiagoka zail hau larunbat goizeko 12:00-etan jokatuko dute Usabalen.

Tolosa txapelketara itzuliko da jardunaldi honetan. Aurkari, sailkapenean berdindurik duten Oiarso izango. Joaneko partidan 6 puntuko aldearekin irabazi zieten eta espero daiteke oraingoan ere garaipena erdiestea. Partida larunbat goizeko 12:00-etan jokatuko da Usabalen.

Billabona ere txapelketan murgilduko da berriro. Etxean jokatuko dute sailkapenean aurretik duten La Salle Zarautz-en aurka. Ez da erraza izango garaipena lortzea, baina ahalegina egin gabe ezin geratu. Norgehiagoka larunbat goizeko 12:00-etan izango da Olaederran.

INFANTILAK:
Tolosa A-k sendo jarraitu nahi du sailkapeneko buruan. Horretarako aukera polita du Beasaingo BKL taldearen aurka, goierritarrak behekaldean bait daude sailkapenean. Partida larunbat goizeko 10:30-etan jokatuko da Usabalen.

Tolosa B-k atsedenaldia izango du.