Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/05/18-19-ko kartelera

Udara iristear dago eta asteburu honetan amaituko dute klubeko hiru taldek euren denboraldia, bi infantilek eta Tolosa-ko kadeteek. Gainontzeko taldeek beste astebetez itxaron beharko dute ondo merezitako oporraldia hartzeko.


SENIORRAK:
Ezohiko orduan jokatuko du Tolosa Aralar-ek denboraldi honetan etxetik kanpo izango duen azken partida. Santurtzi aldera joan beharko dute larunbat iluntzeko 20:30-etatik aurrera bertako taldearen aurka jokatzeko. Partida irabazteak txapelketa eurenganatzea ekarriko luke baina ez da erraza izango, etxekoek igoera bait dute jokoan eta azken jardunaldietan garaipenak besterik ez bait ditu ezagutzen, goiko taldeko zenbait jokalariren laguntza izaten ari bait da.

KADETEAK:
Tolosa Argysan-ek ostiral arratsaldeko 16:30-etan jokatuko du Usabalen Azpeitiako Caldereria Zaher ISB-ren aurka. Fase erregularreko azken partida izango da eta datorren astean Donostian jokatuko duten "Lauko Finaleko" finalerdiko aurkari bera izango dute.

Tolosa-k denboraldiko azken partida jokatuko du. Azken fasea amaitzeko jardunaldi bat geratuko den arren, tolosarrek azken jardunaldian atsedenaldia izango dute eta, beraz, oraingoa dute azken neurketa. Partida honetan aurkari Construcciones Alkesa talde arrasatearra izango dute larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera Usabalen.

Billabona-k atsedenaldia izango du.

INFANTILAK:
Tolosa eta Arrasate-ren arteko norgehiagokak izango dira infantilen denboraldiko azken partidetan. Bi partidak larunbat goizeko 10:30-etan izango dira Usabalen.

Tolosa A-k Arizmendi Ikastola A-ren aurka jokatuko du. Garaipenak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatuko lieke.

Tolosa B-k Arizmendi Ikastola B-ren aurka jokatuko du. Garaipenak arrasatearrekin berdintzea ekarriko luke eta ondorioz aurre hartzea.

menu
menu