Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/05/26-ko kartelera

Iritsi da denboraldiko azken kartelera. Klubeko talde erdiek denboraldia amaituta, Tolosa Aralar-eko seniorrek eta Tolosa Argysan eta Billabona-ko kadeteek soilik izango dute partida asteburu honetan.


SENIORRAK:
Pasa den asteburuko porrota ahazteko asmoz irtengo dira zelaira Tolosa Aralar-eko mutilak. Orain dela aste batzuk igoera lortuta, garaipena ezinbestekoa dute interautonomika mailako txapeldun irteteko. Ez da aurkari erraza izango, UPV Alava-k hirugarren amaituko bait du denboraldia eta euren helburua garaipen batekin amaitzea izango bait da. Zaleen babesa eta animoak garrantzitsuak izango dira 06/07 denboraldi bikaina garaipen batekin amaitzeko. Neurketa larunbat arratsaldeko 16:00-etan jokatuko da Usabal-en.

KADETEAK:
Lehen mailan jokatzen ari diren Tolosa Argysan-eko kadeteei iritsi zaie denboraldian egin duten lan bikainari amaiera emateko garaia. Gipuzkoako txapelketa izango da jokoan asteburuan "Lauko Finala"-ren sistema erabiliz. Finalerdia larunbat goizeko 12:00-etan jokatuko dute Donostiako Jose Antonio Gaska kiroldegian. Aurkari Caldereria Zaher ISB talde azpeitiarra izango dute. Beste finalerdian Easo A donostiarra eta Ford Mugarri arrasatearra izango dira. Neurketa hauetan irabazle irteten direnek jokatuko dute igande goizeko 10:00-etan finala Donostiako Benta Berri kiroldegian.

Billabona-ko kadeteek ere azken partida jokatuko dute orain dela bi asteko garaipenaren ostean. Azken partida Irunen jokatuko dute bertako La Salle taldearen aurka larunbat goizeko 12:00-etan.

menu
menu