Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Tolosako 3x3 txapelketa parte hartze bikainarekin

Guztira 188 gaztetxo bildu ziren Tolosako kaleetan 3x3 saskibaloi txapelketan parte hartzeko. Giro bikaina izan kategori guztietan; Maccabi de Levantar, Patusik eta Balbemendi taldeak izan ziren garaile kadete, infantil eta alebin mailan.

Ohitura bihurtzen ari den bezala aurten ere ospatu da Tolosako 3x3 txapelketa, Veleta-Aiz Orratz eta TAKEk antolatuta Tolosako Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa IX. edizioa izan da eta beste behin arrakasta handia izan du herritarren artean.

Aurtengo berezitasuna ez dela senior txapelketarik egon. Antolakuntzak harrobiaren aldeko apustua egitea erabaki zuen eta gazteen erantzuna bikaina izan da guztira 188 parte hartzailerekin. 47 talde izan genituen guztira Tolosako kaleetan zehar saskibaloiaz gozatzen. Aipamen berezia egin behar da nesken 7 talde egon zirela nor baino nor.

Txapelketa azken urteotan bezala goizean eta arratsaldean zehar igaro zen. Goizean gaztetxoenek bere aukera izan zuten Foruen etorbidean gustuko duten kirolaz gozatu ahal izateko. Alebinak eta infantilak izan ziren protagonistak ilusioz beteriko saskibaloia erakutsi zieten ikuslego guztiari. Multzotan sailkatu ziren talde guztiak eta multzo bakoitzeko hoberenek izango zuten arratsaldean saria irabazteko eskubidea.

Alebin mailan 22 talde izan genituen guztira. Finalean hasieratik amaieraraino Balbemendi talde Zarauztarra izan zen jaun eta jabe. Joko maila bikaina eta ez ohizkoa den patxada erakutsi zuten zenbat urte dituzten erreparatzen badiogu. Jordan-en anaiak talde tolosarrak ezer gutxi egin izan zezakeen 20-5 galdu baitzuten finalean

Infantiletan 15 talde nor baino nor. Patusik taldea izan zen garaile maila honetan. Urretxu-Zumarragako jokalariz osaturiko taldea irten zen garaile Tolosa TAU taldearen aurka jokatutako finalean 18-9ko markagailuaz. Goierritarrak hasieratik jarri ziren aurretik baina dena erabakita zegoela zirudienean tolosarrek hiruko jaurtiketetaz baliatuaz markagailuan gerturatzea lortu zuten. Hala ere, Patusik taldeak ez zuen finala alde egiten utzi, markagailuan zuen abantaila administratuaz.

Kadete mailan 10 talde izan ziren sariaren bila. Hauen txanda arratsaldean izan zen San Francisco ibiltokian. Parekotasuna izan zen nagusi multzo gehienetan. Finalean Nerearen frutak eta Maccabi de Levantar, finalerdietan asko sufritu ondoren sailkatu ziren. Azken hauek batez ere, Tolosa Glober Troters talde tolosarren aurka bere partidua jaurtiketa libreko eremutik erabaki baitzen. Finala ikusmin handiarekin ospatu zen eta bi tolosar, azpeitiar bat eta azkoitiar batez osaturiko Maccabi de Levantar taldea izan zen irabazle 20-8ko markagailuarekin.

Txapelketaren amaieran Tolosa Aralar taldeak bere omenaldia jaso zuen Interautonomikako mailako txapeldunak izan baitira aurten eta Lehen maila nazionalerako igoera txartela dutelako. Jokalari bakoitzak antolatzaileen eskutik txapelketako kamiseta bana jaso zuen beraien izena bizkarrean zutelarik. Jimmy entrenatzaileak eskerrak emanez hitz batzuk eskaini zizkigun han bildutako guztioi.

Klubak azken urteotan eginiko harrobiaren aldeko apustua argi geratu da azken 3x3 txapelketa honetan. Ikusitako mailarekin etorkizuna ziurtatuta dagoela argi geratu zen.

3x3 Tolosa 2007 Argazki galeria

menu
menu