Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiko abonuak salgai

Berrikuntza bezala, zozketak izango dira denboraldian zehar senior taldeko partiduen atsedenaldietan. 10 euro soilik balio dute eta bi zenbaki izanik saria lortzeko aukerak bikoizten dira.

Urtero bezala eta zaleek klubari egiten dioten dirulaguntza bezala, TAKE-k denboraldiko abonuak atera ditu. Aurtengoan, berrikuntza gisa, senior taldearen partiduetako atsedenaldietan zenbait opari zozketatuko dira: afariak, saskiak, kamixetak... Honetarako, babesleen laguntza ere eskertzekoa izango da. Zenbat eta laguntza gehiago jaso, orduan eta zozketa gehiago egiteko aukera izango bait da.

Abonuak 10 eurotan daude salgai eta senior taldeko edozein partaidek ditu. Bertan bi zenbaki agertzen dira eta horrela, saria lortzeko aukerak bikoizten dira.

menu
menu