Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen zozketa: GBC-ren partidurako bi sarrera

Zozketa, Urriak 20-ko Tolosa Aralar-en partiduaren atsedenaldian izango da eta bi sarrerak Azaroak 2-ko Bruesa GBC-Alerta Cantabria partidurako dira.

Datorren Urriak 20-an hasiko dira klubak abonatuen artean egingo dituen zozketak. Lehen zozketa honetan Bruesa GBC-k Azaroak 2-an Alerta Cantabriaren aurka jokatuko duen partidurako bi sarrera zozketatuko dira.

Abonuen salmenta martxa onean doan arren, oraindik badira zenbait salgai eta garaiz dira erosi ez dutenak seniorretako norbaiti 10 euro ordaindu eta abonu txartel bat eskuratzeko. Abonu bakoitzean bi zenbaki ageri dira eta, beraz, saritua izateko aukerak bikoizten dira.

menu
menu