Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarrenaren aurrean ere nagusi Tolosa Aralar

Partida hasiera kaxkarra eginagatik pixkanaka hobetuz joan ziren, atsedenaldirako aurrea hartu eta garaile irteteko (70-61).

Garaipen bikaina lortu zuten Tolosa Aralar-eko mutilek pasa den larunbatean Usabalen, afizioa lortzen duten garaipen horietako bat. Izan ere, aurkaria bigarren postuan zegoen eta igoera fasea jokatzeko hautagai nagusietako bat da. Etxekoak zalantza askorekin zelairatu ziren, asteko entrenamenduak nahiko kaxkarrak izan bait ziren eta asteartean, Ion Izagirre pibotak orkatila bihurritu bait zuen, zenbait astetan baja izango delarik.

Partida aurreko beroketako minutuetan garbi ikusi zen tolosarrak ez zeudela neurketan sartuta. Apatia handi xamarra erakutsi zuten eta partidako lehen minutuetan antzeman zen, kanpotarrek aurrea hartu bait zuten. Kanpotarrek sailkapenean duten postuaren zergatia erakutsi zuten, gauzak lasai eginez eta ziurtasunez jokatuz. Etxekoen aldetik, Jimy-k ez zuen bosteko egokia aurkitzen eta aldaketa ugari egin zituen.

Gauzak horrela, lehen laurdenaren amaierara 6 puntuko desabantailarekin iritsi ziren etxekoak (15-21). Defentsa lana ez zen ona eta erasoan ere gauzak hobetu zitezkeela ikusi zen.

Bigarren laurdenerako, beraz, zer egin behar zen garbi zegoen, defentsa indartu eta erasoan lasaiago jokatu. Eta lortu zen. Izan ere, defentsa lan on honen ondorioz, nafarrek 12 puntu soilik erdietsi zituzten bigarren hamar minutuetan eta atsedenaldira markagailuari buelta emanda iritsi ziren (36-33).

Atsedenalditik bueltan, partida hasierako egoera berdintsua jasan behar izan zuten Usabal kiroldegira gerturatu zirenek: kanpotarrak gauzak ondo eginez eta etxekoak ez. Honen ondorioz, laurdena puntu batengatik galdu zen (15-16), amaierara bi puntuko alde murritzarekin iritsiz (51-49).

Azken laurdenean, Jimy-k beteranoen aldeko apustua egin zuen eta emaitza ona izan zen. Goar-en gidaritzapean (28 puntu partida amaieran), kanpotarrek falta ugari egin zituzten eta kaleratu garrantzitsuak izan zituzten partida amaierarako. Etxekoek defentsa sendoa erakutsi zuten eta berriro ere, 12 puntutan utzi zuten aurkaria. Azkenean 9 puntuko errenta (70-61) eta sailkapeneko seigarren postura igo dira, hirugarrenarekin berdinduta.

Datorren asteburuan partida zaila izango dute Bilbon. Aurkaria, Suminan talde bizkaitarra, orain arte, etxeko partida guztiak irabazi dituena eta tolosarrekin sailkapenean berdinduta dagoena. Neurketa larunbat arratsaldeko 18:20-etan izango da eta lehen itzuliko azkena izango da.

Partzialak: 15-21; 36-33; 51-49; 70-61.

Tolosa Aralar (15+21+15+19): Kike (11), Goar (28), Fernando (8), Joseba (0), Kaiet (16) - hasierako bostekoa - Iñigo (2), Martia (2), Haritz (3), Alberto (0), Alain (0), Gonzi (0) eta Julen (0).

Viajes Marfil (21+12+16+12): Munárriz (6), Les (4), Jaca (7), Domeño (0), Clavijo (13) -hasierako bostekoa - Lizarraga (6), Bernarte (13), Ciganda (5), Lafuente (7), Martinicorena (0) eta De la Ser (0).

menu
menu