Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bi garaipen eta porrot bat infantiletan

Infantilen arteko derbyan zaharrenak nagusitu ziren 6-104 eta neskek bigarren garaipena lortu zuten Andraitz KE-ri 60-41 irabazi ondoren.

Neska infantilek lortu dute euren bigarren garaipena (60-41). Indartsu eta gogo biziz atera ziren kantxara eta aurkariak ezustean harrapatu zitutzen, partida osoan markagailua alde izan zuten eta bukaeran alde handia ateratzea lortu zuten. Aipagarria, taldeak izan zuen jarrera eta gogoa. Hurrengo partidua etxean izango dute Ordiziaren aurka goizeko 10tatik aurrera. Zorte on!!

Mutilen arteko derbyan espero zen bezala zaharrena izan ziren nagusi markagailuan 6-104ko izan zen emaitza. Hasiera hasieratik partidua oso desorekatuta zegoela ikusi zen eta 38-0ko partzaialarekin hasi zen partidua lehen 15 minututan.

Joakin 20 punturekin eta Iñigo Morenoren lana 14 puntu eta errebote asko pilatuta azpimarratzekoa izan zen. Hala ere, A taldeko partaide guztiak oso gustora atera ziren kantxatik.

A-koak atsedena izango dute jardunaldi honetan eta B-koek Beasainera joan beharko dute BKL-ren aurka lehiatzeko.

menu
menu