Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Eguna Abenduak 29-an izango da

Pasa den urteko arrakastaren ondoren, aurtengoan ere TAKE Eguna ospatuko da. "Jaialdia" Abenduak 29-ko arratsaldeko 16:00-etan hasiko da. Bukatu ordea...

Gabonak gerturatzen ari dira eta pasa den denboraldian lehen edizioak izan zuen arrakasta eta gero, aurtengoan TAKE Egunaren bigarren edizioa ospatuko da Abenduak 29-ko arratsaldean. Bertara gonbidatuak daude TAKE osatzen duten bederatzi taldeetako jokalariak eta entrenatzaileak, eta baita taldeen inguruan mugitzen diren zaleak.

Pasa den urte amaierako jaialdira gerturatu zirenek diotenez, egun oso polita izan zen, normalki talde desberdinetan jokatzen duten jokalariak elkartzeko (batzuk Billabonan daudela kontutan hartuz, oraindik interesgarriago) eta zuzendaritzak ez du bitan pentsatu aurtengoan ere jaialdia errepikatzea. Egunaren egitura honako hau izango da:

16:00-tan hasita (bi kantxetan):

Kantxa 1: Hiru infantil taldeen artean osatuko diren taldeekin (hiru taldeetako jokalariak nahastuta) txapelketa bat jokatuko da 20 minutu inguruko partidetan.

Kantxa 2: Lau kadete taldeen artean osatuko diren taldeekin (lau taldeetako jokalariak nahastuta) txapelketa bat jokatuko da 20 minutu inguruko partidetan.

Partida hauek amaitu ostean partehartzaile guztiek euren saria jasoko dute. Izan ere, hemen ez da irabazle eta galtzaileen artean sari desberdinik izango. Denek izango dute sari bera.

18:00 inguruan hasita:

Klubeko talde zaharrenen artean hiru talde osatuko dira eta euren artean txapelketa jokatuko dute. Talde horietako bat jubenilek osatuko dute. Bestea, dagoeneko jubenil maila gainditu eta 30 urte bitartekoek (30 urtekoak barne). Azken taldea, klubeko beteranoenek osatuko dute, hau da, 30 urtetik gorakoek, talde honetan, jokalariak eta jokalari ohiak sartuko direlarik.

Jaialdi osoa Usabal Kiroldegiko beheko kantxan ospatuko da.

Polikiroldegiko festa guztia amaitu ondoren eta partehartzaile guztiek euren saria jaso eta gero, zaharrenek afari eder batez gozatzeko aukera izango dute. Bertara gonbidatuak daude, jokalari ohiak, senior eta jubenil mailako jokalariak eta talde guztietako entrenatzaileak.

Egun polita izango da klubeko guztiek elkar hobeto ezagutzeko. Beraz, animatu!!!!!

menu
menu