Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Teknifikazio jardunaldia bihar izango da

Bertara deituak daude 1996-an jaiotako mutilak eta 93, 94, 95 eta 96-an jaiotako neskak. Jardunaldia, goizeko 10:00-etatik 12:00-etara ospatuko da.

Bihar ospatuko da aurtengo lehen teknifikazio jardunaldia. Pasa den denboraldian izandako arrakastaren ondoren, datorren urteari begira teknifikazio jardunaldiak ospatuko dira hemendik ekaina bitartean. Lehena bihar, Martxoak 16, izango da, goizeko 10:00-etatik 12:00-etara Usabalgo beheko kantxan.

Jardunaldi hau datorren urtean infantil mailako lehen urtean arituko diren mutilentzat zabalik dago (1996 urtean jaiotakoentzat hain zuzen ere). Nesken kasuan, datorren urtean infantil eta kadete mailetan jokatuko dutenak daude deituta (1993, 1994, 1995 eta 1996). Prestakuntza lanak bertako entrenatzaile gaituek egingo dituzte. Tolosaldeako zentro guztietako gazteentzat zabalik dago deialdia. Kirol hau beste modu batera ezagutzeko aukera bikaina da.

menu
menu