Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2008/4/26ko kartelera

Gipuzkoa Encounter dela eta TAKEko talde guztiek beraien partiduak betiko kantxatik kanpo jokatu beharko dituzte

SENIORRA

Hil ala biziko partidua izango du asteburu honetan ere maila mantentzeko borrokan. Aurkaria Ocaso Berrio-Otxoa talde bizkaitarra izango da, mailan jarraitzeko azken ahalegina eginez. Galdu ezkero bilbotarrek ia matematikoki agur esango liokete kategoriari.
Partidua Eskolapioetan jokatuko da arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Berriro ere kantxa historiko batean jokatuko da eta antzinan ikuslegoak zuen grina ere errepikatzea espero da.


JUBENILA

Denboraldiko helburua lortuta, fase berri bati ekingo diote ahalik eta postu hoberenean amaitzeko asmoz. Aurkaria CD Internacional izango da arratsaldeko 16:00tatik aurrera donostiko Mons kiroldegian.


KADETEA

TAKE Tovar Iturgintza taldeak beheko kantxan jokatu beharko du goizeko 12tatik aurrera CD Internacional B taldearen aurka. Jetsiera faseko lehen partidua izango da, eguberrietan lehen fasea gainditu ondoren bigarren ahalegin bat egin beharko dute maila mantentzeko. Burubelarri prestatutako partidua izan da, korrika egitea eta presio gogorra egitea gustatzen zaion talde baten aurka.

TAKE Tolosa Bk 12tan jokatuko du beheko kantxan BKL talde beasaindarraren aurka. Helburua sailkapeneko lehen postuan jarraitzea izango da eta horretarako ezinbestekoa da garaipena eskuratzea.

TAKE Laskorainek larunbatean goizeko 9tan jokatu beharko du STL Bilintx-en aurka. Baja ugari izan arren, taldeak daraman dinamika positiboarekin jarraitzeko asmotan joango dira donosti aldera.

TAKE Billabonak Igandean goizeko 10tan jokatuko dute Oiarso taldearen aurka


INFANTILAK

TAKE Tolosa Ak denboraldiko azken partidua jokatuko du Easo Elurraren aurka Usabaleko beheko kantxan 10:30tatik aurrera. Denboraldiko bigarren zati gogorra izan arren azken partiduetan jokoan gorakada nabarmena egin dute eta fasea garaipen batekin bukatzeko asmoz kantxaratuko dira.

TAKE Tolosa B taldeak Gamon BHI taldearen aurka jokatuko du larunbatean 12:30tatik aurrera. Denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmoz joango dira partidura.

TAKE Laskorainek denboraldia amaitu zuen aurreko jardunaldian


ZORTE ON DENOI!!!

menu
menu