Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Larunbatean hasiko da klubeko taldeen denboraldia

Bi izango dira debutatuko duten taldeak, Lehen Mailan lehian izango diren junior mutilak (TAKE Orbela Taberna) eta maila berean jokatuko duten kadete neskak (TAKE Tolosa). Gainontzeko taldeek zertxobait gehiago itxaron beharko dute.

Azkenean iritsi da hainbeste entrenamendu eta adiskidantzazko partida jokatu eta denboraldia ofizialki hasteko garaia.

Debutatzen lehenak Kike Konde eta Naiara Arreseigor-ren kadete neskak izango dira. Ez dute erronka makala izango neskek. Izan ere, Lehen Mailan ariko dira aurten eta maila honi eustea izango dute helburu nagusia.

Lehen partida hau Donostian jokatuko dute, larunbat goizeko 10:45-etan Krafft Atco. Sn. Sn. Andatza taldearen aurka.

Asteburu honetan denboraldia hasiko duen beste taldea, Koldo Arsuaga eta Javi Grandes-en agindupean dagoen TAKE Orbela Taberna junior mutilen taldea izango da. Hauek ere Lehen Mailan ariko dira, pasa den urtean igoera lortu ostean, eta helburu garrantzitsuenetako bat Euskal Ligarako sailkatzea izango dute. Helburua nahiko exigentea da baina talde honek badu kalitatea hori lortzeko.

Juniorren partida larunbat arratsaldean jokatuko da, 16:00-etatik aurrera Urretxun, bertako Urola Garaiko Lanbide Eskola taldearen aurka.

Zorte on bi taldeei!!!!!!

menu
menu