Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Klubeko argazkia ostiralean

Datorren ostiralean izango da, arratsaldeko 17:45-etan Usabalgo goiko kantxan. Ez da ezer berezirik eraman behar, argazkirako arropa ostiralean bertan eramango dugu.

Datorren ostiralean, Urriak 10, arratsaldeko 17:45-etan Usabalgo goiko kantxan, klubeko argazkia aterako dugu. Argazki hau, senior taldearen partidak anuntziatzen dituen karteletan agertuko da, senior taldearen argazkiarekin batera.

Helburua, ahalik eta jende gehiena agertzea da. Beraz, ahal duzuenok behintzat agertu. Ez da ezer berezirik eraman behar. Ostiralean bertan eramango dugu jantzi beharreko arropa.

Mezua irakurriko ez dutenei abixatu, mesedez.

Ostiralean ikusiko gara.

menu
menu