Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAU BASKONIA – DKV JOVENTUT PARTIDARA TXANGOA

Euroligako partidua izango da eta Urtarrilak 14 edo 15-ean jokatuko da. TAKE-k 110 sarrera lortu ditu eta izena emateko takesb@takesb.com–era idatzi beharko da.

TAKE-k antolatzen dituen ekintzen artean, aurtengoan TAU-ren partida bat ikustera joateko aukera dago. Partidua DKV Joventut-en aurkakoa izango da eta Euroligako lehen faseko azken partidua izango da. Oraindik ez dago garbi neurketa Urtarrilak 14 edo 15-ean jokatuko den (ziurrenik 20:30-etan), baina klubak 110 sarreren erreserba egina du. Egun eta ordu zehatza ez dira jakingo partida jokatu aurreko asterarte.

Hasiera batean 110 plaza hauek klubeko jendearekin osatzea litzateke helburua, baina horrela ez balitz, ondoren klubeko jendearen familiakoentzat izango da lehentasuna eta azkenik (plaza libreak geratzen badira), partidua ikusi nahi duen beste edonorentzat.

Prezioei dagokienez, klubeko partaideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta familiakoek eta gainerakoek 20 euro.

Esan bezala, lehentasuna klubeko partaideek izango dute eta gainontzekoekin itxaron zerrenda bat osatuko da. Izena emateko, takesb@takesb.com helbidera idatzi behar da, eta urtarrila hasieran e-mail bidez jakinaraziko da zein 110 izango diren partidurako sarrera izango dutenak.

Behin konfirmazioa jaso eta gero, e-mail horretan adieraziko da 15 edo 20 euroen ordainketa nola egin, partidura joateko hitzordua non eta noiz izango den...

Prezioan partidurako sarrera eta autobuseko bidaia sartzen dira eta 110 pertsona joatea lortuz gero, partiduko atsedenaldian kantxa zapaltzeko aukera izango da.

Animatu!!!!

menu
menu