Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAU-DKV partidurako diru bilketa

Datorren ostiralerako, Urtarrilak 9, izena eman dutenek dirua eraman beharko dute kiroldegira. Bertan, Haritz Arana-ri eman behar zaio dirua. Aurrez eraman nahi duenak, bere entrenatzaileari eman diezaiola eta hauek emango diote zuzendaritzari.

Datorren ostiralean arratsaldez bilduko da TAU-DKV partidura joateko izena eman dutenen dirua. Ostiralean agertu ezin duenak bere entrenatzaileari edo agertuko den norbaiti eman diezaiola dirua, hauek ostiralean eraman dezaten.

Gogoratu, klubeko partaide direnek (jokalari, entrenatzaile, delegatu...) 15 euro ordaindu beharko dituztela eta familiakoek edo klubeko partaide ez diren zaletuek, 20 euro. Prezioan sartzen dira partidurako sarrera eta autobus bidaia.

Oraindik plaza libreak badaude, beraz, familiakoek edo klubetik kanpoko jendeak aukera du lehen bait lehen izena eman eta partidura joateko.

Partidua Urtarrilak 15-ean izango da 20:15-etan Buesa Arena pabilioian.

Animatu!!!!!!!

menu
menu