Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE-ko alebinak, 2009-ko Aker txapelketan

Urtean zehar eginiko teknifikazio jardunaldien ostean, Baskoniak antolatzen duen Aker txapelketan jokatzeko gonbitea jaso zuten. Txapelketa pasa den larunbatean jokatu zen.

Gasteizera eginiko txangoa oso arrakastatsua izan zen, besteak beste, gaztetxoek Bakh eta saskibaloiaren mundua gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan zutelako.

Iritsi eta berehala Oncineda Lizarrako taldearen aurka partida jokatu zuten alebin mutilek. Lehen laurdenean urduri atera ziren kantxara eta 5-4ko emaitzarekin bukatu zen laurdena. Apurka-apurka kantxari neurria hartu zioten eta azkenik, 38-29ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka, talde tolosarra garaile izanik.

Arratsaldeko partidei dagokienez, zarauztarrek lan ugari eman ziguten. Partida parekatuaren ostean, 41eko berdinketarekin amaitu zen partida. Baina zoritxarrez, luzapenean talde zarauztarra nagusitu zen, 43-47.

Azkeneko partida Baskoniaren aurka izan zen. Talde gasteiztarraren ospeak gure mutilen nerbioetan eragina izan zuen, baina hala ere, sutsu jarraitu zuten partida borrokatzen. Horrela, 47-40ko markagailua erdietsi zuten talde gasteiztarraren alde.

Neskei dagokionez, 13 neskek osatutako talde batekin joan ginen Gasteizera txapelketan parte hartzera. Denek oso maila ona erakutsi zuten etorkizunerako talde sendoa izan daitekeela erakutsiz.

Lehenengo partida Lizarrako Oncineda taldearen aurka jokatu zuten. Lehenengo partida izanik, neskak oso urduri sartu ziren eta horrek haien jokoan eragin zuen txarrerako. Baina bukaera aldera azkeneko bi laurdenetako partzialak 8-4 eta 10-4 izan ziren Oncinedaren alde, azken emaitza 58-8 izanik.

Bigarren partida segidan jokatu zuten. Hemen nabaritu zen urduritasunik gabe taldeak Zarautzen aurka erantzun egin zuela, gehien bat bukaera aldean. Lehenengo zatian, hala ere, nahiko urduri zeuden eta horrek eragin zuen jokatzeko moduan, partziala 24-10ekoa izanik Zarauztarren alde. Bigarren zatian, berriz, urduritasunak alde batera utziz maila txukuna erakutsi zuten Zarautzi partzialean irabaziz 10-12. Bigarren zatian eginiko lanak azken emaitzan ez zuen eraginik eduki, alde nahikoa baitzuten kostaldekoek. Azken emaitza 34-22 izan zen.

Hirugarren partida Baskoniaren aurka izan zen eta neskak oso gogotsu zeuden talde honen aurka maila ona erakusteko. Tolosako neskek partida bikaina jokatu zuten, erakutsiz talde joko bikaina egiten dutela. Erakutsi zuten maila apartekoa izan zen, pibotek beraien bizkarrean taldea auparaziz. Lehenengo zatian taldeak maila ona erakutsi zuen, baina sei eta hutseko partzial baten ondorioz 21-12 bukatu zuten lehenengo zatia. Bigarrenean, berriz, bi puntutara jartzea lortu zuten baina etxekoen azken bultzadaren ondorioz 36-30 geratu ziren.

Egun bikain horri amaiera emateko, jaurtiketa libreen lehiaketan, Ander Congil-ek lan ezin hobea egin zuen Akerren begiradapean. Bestalde, Ekain Zubelzu ibartarrak hirukoen lehiaketa irabazteaz gain, txapelketako jokalaririk onenaren saria jaso zuen Akerren eskutik. Nesketan, Lore Lakunza aritu zen jaurtiketa libreen txapelketan eta hirukoetan, Irati Alda-k bigarren postua eskuratu zuen.

Eguna oso polita izan zen eta neska-mutilek oso ondo pasa zuten. Okerrena, 14:00-ak ingurutik 19:00-ak arte ez zutela beste partidarik jolastu neskek (mutilek 17:30-etan jokatu zuten), baina bazkaria Buesa Arenan egin zutela kontutan hartuz, bost ordu horiek motxak egin ziren.

Entrenatzaile lanetan, Naiara Arreseigor eta Amaia Iraola mutilekin eta Yon Gonzalez eta Asier Sarasua neskekin izan ziren.

Azkenik, esan giro aparta sortu zela jokalari eta entrenatzaileen artean. Hurrengo topaketa hilaren 18an izango da Tolosako Kiroldegian zarauztarren aurka. Gogo eta ilusio berarekin etortzea espero dugu. Ea oraingo honetan irabazten diegun kostaldekoiei!

1,2,3 TAKE!

Argazki galeria

menu
menu