Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ekainaren 13an Tolosako XI 3x3 saskibaloi txapelke

Aurten ere 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da. Taldeak hiru mailatan banatuta egongo dira. Alebinak, infantilak eta koadrilak

Azken urteetako giro bikaina errepikatu nahiean TAKEk antolatutako txapelketa ospatuko da aurten ere.

Goizean bi kategori izango dira: Alebinak (1997-1998) eta Infantilak (1995-1996). 9:00tan hasi eta 13:00 bitartean izango dira nor baino nor Gernikako Arbola Plazan. Tolosako harrobia ziurtatuta dagoela erakutsi nahi dute gazteek, maila bikaina dutela erakutsiz. Finalak arratsaldean izango dira koadrila txapelketaren barruan.

Partehartzearekin kamiseta eder bat jasotzeaz gain, sari zoragarriak izango dituzte.

1º 400 € Opari Txartela Shanti Kirolak-en
2º 200 € Opari Txartela Shanti Kirolak-en

Arratsaldean koadrilen arteko txapelketa jokatuko da. Tolosan saskibaloiari zaletasun handia dagoela erakutsi nahiean arituko dira San Franzisko ibilitokian zehar. Txapelketa 16:00 eta 21:00 bitartean izango da. Inskripzioa 10€koa izango da eta kamiseta eder bat jasotzeaz gain sari ederrak izango dituzte hauek ere.

1º 4 afari FRONTON jatetxean + 4 sarrera LA PERLA talasoterapian
2º 4 afari BURRUNTZI erretegian + Elikagai bikainez osaturiko SASKI eder bat.
3º 4 afari ORUE erretegian

Txapelketak aurten berrikuntza nagusi bat izango du. Koadrila txapelketan tarte bat eginez saskibaloia gurpildun ahulkian jokatzen duten Bera Berako jokalariak izango ditugu. Beraien abilezia erakutsi nahiean

Animatu zaitezte partehartzera!!!

menu
menu