Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Osasuna, kirola eta jarduera fisikoari lotutako el

Zarautzen ospatuko dira Irailaren 25 eta 26-an.

Hurrengo ostirala eta larunbatean, Irailak 25 eta 26, Hotel Zarauz-en Osasuna, kirola eta jarduera fisikoari lotutako elikadurari buruzko jardunaldiak ospatuko dira. Ekintza hau Zarauzko Kirol Elkarteko Saskibaloi atalak, ZAST-ek antolatzen du, Sporti eta Ori-Zautzekin batera. Helburua kirolari gazteen gurasoei, eta orokorrean interesatuak dauden pertsona guziei kirolerako elikadura ohitura aproposak zeintzuk diren azaltzea da.

Horretarako lau espezialisten laguntzarekin kontatzen da. Ostiral arratsaldez Manu Zubillaga, Zainduko kirol medikuak oinarri fisiologikoak azalduko ditu. Ondoren Gorka Nuñez, Sportworks-eko partaideak, hidratazio egokiaz jardungo du. Larunbata goizez berriz nutrizionisten unea iritsiko da. Aurreneko orduan Donostiko ADNko Nahikari Usarragak Gipuzkoan haur eta gazteek dituzten ohituretaz eta haur loditasunaz jardungo du. Jardunaldiekin bukatzeko Orioko Sinergiako Garbiñe Aizpuruk kirolarien elikadura antolatzeko aholku praktikoak emango ditu. Jardunaldia bazkari batekin amaituko da. Bazkaria Santa Barbara jatetxean, Hotel Zarauz bertan, egingo da.

Ekintza interesa duen edozeini irekia dago, baina gehinez 40 pertsonararte. Partehartzeko Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan (943 831463, Nagusia 7) izena eman beharko da. Ikastaroaren kostea 35 €takoa da, 50 € bazkarian partehartu nahi dutenentzat. Bertan jasotako diruaz giza ekintzetako bideratuko da, alde batetik Ori-Zautz ONGari laguntzeko eta bestetik arazo ekonomikoak dituztenentzat zuzendutako kirol beketarako. Antolaketan aipatutakoetaz gain Ziurlan, Gabinete Laguntzak eta Frutas Dionik lagundu dute.

menu
menu