Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Atsedenaldiko hirukoa

Berriro martxan jarriko dugun ekimen honek Iurre Taberna-ren babesa izango du. 100 eurotik gora irabazi ahal izango ditu hiruko saiakeran asmatzen duenak.

Aspaldi martxan jartzekotan genbiltzan ekimen honek, azkenean, izango du bere aukera. Berazubi zaharrean sortu zuen ikusmina eta gero, denbora kontua zen seniorren partiduetako atsedenaldietan berriro agertuko zela eta une hori iritsi da. Iurre Taberna izango du babesle bezala eta Bidebide Ibiza-ren etxeko partiduen atsedenaldiak animatuko ditu. Funtzionamendua honako hau izango da:

Bidebide Ibizaren etxeko partiduen atsedenaldietan bi zenbaki zozketatuko dira. Bata, orain arte bezala, abonuetan agertzen diren zenbakiekin izango da. Zenbaki sarituak lote sorpresa bat jasoko du. Bigarren zenbakia "Atsedenaldiko hiruko"-rako izango da. Partidua hasi aurretik eta atsedenaldirarte, harmailetako sarreran salgai izango dira boletoak euro 1-en truke. Zenbat eta boleto gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago izango dira saiakera egin ahal izateko. Atsedenaldian zozketa bidez irteten den zenbakiaren jabeak hiruko jaurtiketa bakarra egiteko aukera izango du. Sartzen badu 100 euro eta boletoen salmentan ateratako diruaren erdia jasoko du. Adibidez, 50 boleto salduko balira, hirukoa saskiratuz gero 125 euro poltsikoratuko lituzke jaurtitzaleak. Bai, bai, euro bakarraren truke 100 eurotik gora eramateko aukera bikaina. Ez dago horrelako negoziorik!!!!

Ekimen hau Bidebide Ibizaren hurrengo etxeko partidan jarriko da martxan, hau da, datorren larunbatean, Urriak 31, arratsaldeko 18:00-etan Usabalgo goiko kantxan jokatuko den partidan.

Animatu, boletoak erosi eta zorte on!!!!

menu
menu