Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2010-eko 3x3-a ere arrakastatsua izan zen

Iluntzeko euriaren agerpenak zertxobait zapuztu zuen aurtengo edizioa.

Beste urtebetez, TAKE Saskibaloiak 3x3 txapelketa antolatu zuen San Juan jaien inguruan. Aurtengo edizioa Ekainak 19-an ospatu zen eta goizez alebin eta infantilak aritu ziren Gernikako Arbolaren plazan eta arratsaldez, San Frantzisko pasealekuan, Tolosaldeko koadrilak. Iluntzerako ordea, euriak bere agerpena egin zuen eta txapelketaren amaiera Beotibar frontoiean ospatu zen.

Emaitzei dagokionez, alebin mailan (1998-1999 urteetan jaioak), zaba and company talde azpeitiarra gailendu zen, Jon Zabarte, Aitor Astigarraga, Ander Merketegi eta Aitzol Odriozola jokalariek osatua, IBARRA taldeari finalean irabazi ostean.

Infantiletan (1996-1997 urteetan jaioak), beste azpeitiar batzuk Azpeiti aldeko gizonkotik izan ziren nagusi, Jon Gurrutxaga, Xabier Oroz, Unai Martinez eta Ibon Guerra jokalariek osatua, Piperrak talde ibartarraren aurka.

Arratsaldean iritsi zen Tolosaldeko koadrilen txanda. Bertan, pronostiko guztietan sartzen zen taldeak irabazi zuen bigarren urtez jarraian, Jofresa y otros tres, Jabi Lasa, Juan Mari Lasa, Lander Lasa eta Koldo Arsuagak osatutako taldea. Bigarren postuan geratu ziren The Boston Lakers tolosarrak eta hirugarren Txist Txast Txost. Azpimarratzekoa da nesken taldeak ere apuntatu zirela aurtengoan eta onenarentzat lau afariko saria egon zen. Lehen postuan geratu zirenak, Azalore eta Pelanas Team-eko neskak izan ziren, Marta Mendinueta, Irati Malkorra, Ane Ayerbe eta Nerea Ugartemendiak osaturiko taldea.

Koadrilen txapelketaren barruan Donostia eta Gasteizko bi taldek erakustaldia eman zuten gurpildun aulkiko saskibaloian. Erakustaldi honetan nagusi gasteiztarrak izan ziren.

Azkenik, ikusle guztien artean ere izan ziren sarituak. Izan ere, egun guztian zehar banaturiko txartelekin Usabal Sagardotegian afariak zozketatu baitziren.

Datorren urtean gehiago!!!!

Argazki galeria

menu
menu