Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasi da TAKE Eskola!

50 gaztetxo inguru elkartu dira gaur arratsaldeko 17:30etan Usabalen.

Gaur bota dute suziria TAKE eskola berria estreinatuz. Elkartu direnak, 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak izan dira. 50 gaztetxok, saskibaloiarekin hastapenean hasteko aukera izan dute gaur, Take-ko entrenatzaile formatuen eskutik.

2 kantxatan banatu eta ariketa eta jolas desberdinak egin dituzte saskibaloiaren mundura gerturatzeko, giro ezin hobean. Emaitza baikorra izan da eta irribarretsu irten dira gazteak kantxatik. Hemendik aurrera ostiralero elkartuko dira Tolosako Usabal kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan. Eskola honek aukera ezin hobea ematen du, TAKE-ko harrobia indartzeko, apurka- apurka klub sendo bat bilakatzen ari da, lanak ongi egiten ari diren seinale.


1,2,3 TAKE!

menu
menu