Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Merezitako garaipena Junior mutilentzat

Garaipen erraza ligako lehenengo partiduan.

Pasa den asteburuan hasi zuten partaidetzako junior mutilek Andoainen. Norgehiagoka goizean goiz izan arren, tolosarrak ez ziren lo egon lehenengo minutuetan, hasieratik markagailuan aurretik jarri baitziren, Iñigo Tolosak egindako kontraeraso errex batzuekin lehenengo laurdena 5 puntuko desberdintasunarekin amaitu zen (6-11).

Bigarren laurdenean hasieran defentsa ezberdinak erakutsi zituen kanpoko taldeak, eta andoaindarrak nahiko galduta ikusten zuten euren burua. Hutsartea eskatu behar izan zuten 0-7ko partzialaren ondoren, eta pixka bat esnatu ziren 6-0eko partzialaren bitartez. Baina Oscar Echevestek erasoan jasotako falta ugariek puntu asko eman zizkion Tolosako taldeari (10tik 7 momentu garrantzitsu horietan) eta markagailuan beste 5 puntuko abantaila lortu zuen laurden honetan. Beraz, atsedenaldian 15-25.

Hirugarren laurdenarekin batera Erik Varelaren frustrazioa iritsi zen, berarentzat sakratua den hirugarren laurden honetan 5 minutu besterik ez zituelako jolastu (joko ona eta sarrera bitxiak eta zailak egiteko duen gaitasuna beste behin erakutsiz). Hala ere, taldean defentsa txukuna egin zuen eta aurkaria 3 puntutan utzi zuen laurden honetan. Epaileak jaurtiketa libre asko oparitu zizkion etxeko taldeari, baina ez zituzten aprobetxatu. Laurden honen amaneran aldea esanguratsua zen, 18-39.

Azken laurdenean berriz ere, taldeak defentsa ona erakutsi zuen. Beñat Extremerak defentsan egindako lanari esker oso zaila egin zitzaien berriz ere etxekoei saskirako bidea aurkitzea. Josu Lizarralde eta Jon Romero pibotek lan ona egin zuten defentsako erreboteak artzen eta erasoan puntu garrantzitsuak sartu zituzten. Azkenean, markagailuan 25 puntuko aldea eta lehenengo garaipena tolosarrentzat.

Talde guztiak partidu ona jokatu zuen eta eskertzekoa da Congilek egin zuen esfortzua, aulkitxotik etengabe animatuz bere lesioa alde baterik utzita. Hurrengo larunbatean etxean jokatuko dute Oreretako Gamon taldearen aurka, goizeko 12etan Usabalen.


Aupa TAKE!

menu
menu