Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zorrak kitatzeko ordua iritsi da

Denboraldiaren hasera goibela izan dute neska jubenilek

Joan den larunbatean, Usabal kiroldegian jokatu zen Aralar Kirolak Take eta Carnicas San Marcial en ( Hondarribi- Irun) arteko norgehiagoka.

Taldea inoiz baino talde nortasun handiagoarekin kantxaratu zen. Gauzak ongi egiteko gogoa eta helburua zuten eta ez ziren motz geratu. Lehen laurdenean, defentsa gogorraren ondorioz, talde irundarrarengandik gertu ibiltzea lortu zuen (9-8)

Bigarren laurdenean ere ez ziren gutxiago izan baina, defentsa aldaketa batek, aurkarien etengabeko kontraerasoak ekarri zituen horrela 20eta 30eko emaitzarekin joan ziren aldageletara.

Hirugarren laurdenerako, nekea, kontzentrazio falta eta aurkariaren oldartzea, aski arrazoi izan ziren markagailuak hegan egiteko. Talde irundarra, agresibitate dexenterekin irten zen kantxara eta jaurtiketa libreen marran ez zen gure eguna izan. Behin eta berriro bota eta gutxi batzuk sartu ziren sakira. Horrela, kontaktu askoko partida izan zen. Azkenean Carnicas San Marcia nagusitu zen 36-75eko emaitzarekin.

Aipagarria da aurkako taldeko 4 jokalari kaleratuak izan zirela 5 faltagatik.

Arestian aipatu bezala, zorrak kitatzeko garaia heldu da.

Asteburu honetan partida garrantzitsua dute Beasainen 12:15etan. Ilusio eta gogo handiz ari dira entrenatzen larunbatera begira. Jarraitu bide horretan.

1 2 3 XUXTA!

menu
menu