Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gaipena urrun geratu zitzaien gure mutilei

Azpeitiarrek dena eman zuten kantxan

Juniorrek ezin izan zuten Azpeitiako taldea menpean hartu.
Partida bizi hasi arren ez zuten jakin maila mantentzen partida osoan zehar.
Ongi hasi zen partida Tolosarrentzat, lehen laurden txukun bati esker markagailuan aurretik amaitzea lortu zuten, baina hor amaitu zen partida etxekoentzat. Azpeitiarrak horren gustoko duten presioa egiten hasi eta partida hausten joan ziren apurka apurka.
Bigarren laurdenetik aurrera ez zuten jakin baloia aurrera eramaten eta kanpotarrek baloi asko lapurtu zituzten euren erasoko kantxan, saskiraketa xamurrak lortuaz.
Azken emaitzak argi adierazten duen moduan (84-63) jipoi galanta jaso zuten etxekoek oraindik partidarik galdu ez duen taldearen aurka.
Astebukaera honetan atsedenaldia izango dute zubia dela aprobetxatuz, bi aste barru Easo taldearen aurka jokatuko dute Usabal kiroldegian goizeko 10.30tan, arratsa negatiboa utzi eta partidak irabazten hasteko partida polita izango dute mutilek. Animo eta ez etsi.

menu
menu