Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urrats bat gehiago

Lehen garaipena poltsikoratu zuten Aralar Kirola Take-k

Joan den larunbatean eguerdiko 12:15etan jokatu zuten partida Beasainen gure neskek. Adiskidantzazko partidu bat jokatu zuten aurre denboraldian eta garaipena erdietsi zuten. Orduko oroitzapenekin joan ziren Beasainera jubenil neskak.

Ohikoa den modura, lokartuta eta bat baino gehiago izarak gainean zituela kantxaratu zen lehen laurdenean. Partida maldan gora hasteko osagai ezinbestekoa da intentsitate eza eta gureek soberan zuten horretatik. Beraz hutsartea eskatu eta iratzargailua jotzeko unea iritsi zen. Horrela apurka-apurka partidan sartzen hasi zen taldea eta 19-18ko emaitzarekin amaitu zen laurdena.

2.laurdenean antzeko jokoa egin zuten bi taldeek, ez zen inor nabarmendu eta horren islada nabarmenena markagailua izan zen (28-27).

Atsedenalditik bueltan, heldu zen benetako zintzarria astintzeko garaia. Kontzentrazioak eta lehen falta izan zuten intentsitateak bidea aurkitu zuten. Kantxan eroso sentitu eta agintzen hasi zen gure taldea, zonakako defentsak eta kontraerasoek lagundu zuten markagailuko balantza gure aldera okertzen.(34-39)

Azken laurdenean, hankak dardarka eta galtzen ariko bagina bezala kantxaratu ziren. Aurkariek egin beharrean, guk geuk sortu genuen presioa gure baitan, harritzekoa badirudi ere, azken minutuetan horrelakoak gertatzen dira. Horrela hutsarte bat eskatu eta tentsioak kanporatu ondoren, erlojuari begira jokatzen ikasi zuten, inongo presarik eta janka sartzerik gabe. Azkenean Aralar Kirolak Take-k garaipena erdietsi zuen 43-46.

Emaitza onak etortzen hasi dira, baina horrek ez du esan nahi entrenamenduetako gogo, ilusio eta intentsitatea jeitsi behar dugunik. Bada zer hobetua!

Larunbat honetan ez dute partidarik izango, zubiak errespetatuko ditugu eta hurrengo asteburuan etxean jokatuko du Bera Bera kusal-en aurka arratsaldeko 4retan!


Animo eta jarraitu lanean neskak!

1.2.3 …..Xuxta!!

menu
menu