Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Bedaio garaile derbian

Take Aldabak ozta ozta ez zuen lortu garaipena

Partidaren atarian Take Bedaioko jokalariak nahiko urduri zeuden euren lehen derbia zela eta, Take Aldabaren aurka. Baina lehenengo laurdenean, joko nahasia izan arren, irabazten hasi ziren 7-4.

Bigarren laurdenean ez ziren gauzak aldatu eta lehengo zatia 15-10 amaitu zen. Hirugarren laurdenean Take Bedaiokoak lokarturik irten ziren kantxara, agian partidak hain goiz jolastearen eragina, eta hori adierazgarria izan zen zeren eta markagailua nahiko berdinduta geratu zen, 17-16.

Take Bedaiokoak azken laurdenean zeukaten errenta puntu batean handitzea lortu zuten eta partida irabaztea lortu zuten, 20-18.

Gauzak ondo egiteko bidean gabiltza eta animo mutilak. 1,2,3 TAKE.

menu
menu