Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Legeak agindu zuen partida

Beasaindarren aurka partida goiztiarra jokatu zuten

Goizeko 9tan izan zuten partida Take Bedaiokoek Beasainen, BKL Bren aurka. Goizetan ohetik altxatzea kosta egiten dela nabaria da, izan ere, kantxaratu zirenetik amaiera arte pixka bat lokarturik baitzeuden.

Ala ere ez zuten gaizki hasi partida mutilak, nahiz eta lehen zatian 4-2ko markagailua lortu.

Bigarren zatian ere, beste hainbeste gertatu zen, eta atsedenaldira 10-7 markagailuarekin joan ziren.

Atsedenaldia ondoren ordea, markagailuari buelta emateko ordua zela ohartu ziren, eta indartsu kantxaratu ziren mutilak. Hori horrela izanik, kanasta azpian zorte gehiago izan zuten eta 0-8 partziala lortu zuten, zati amaieran bentaja pixka bat lortuz.

Laugarrenean, hirugarrenean zuten motibazioarekin atera ziren, garaipena etxera eramateko asmotan. Baina aurkariak gerturatzen hasi orduko, urduritasuna nabaritu zuten.

Azkenean, belaunak dar-dar egin zieten mutilei, puntu bat gora zihoazenean, segundu gutxi faltan, aurkariek azken kanasta sartu zuten 24-23ko markagailua lortuz.

Partidu polita izan zela aipatu beharra dago.

Ala ere, BKL-Bko jokalariak 6 pertsona joan zirela eta, garaipena Take Bedaiorentzat izan zen.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu