Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partida erraza jokatu zuten juniorrek larunbatean Easoren aurka

Aurreko astebukaeran atsedenaldia izan ostean gogotsu ziren mutilak partida jokatzeko.

Lehenengo itzuliko azken partida zen larunbat goizean Tolosako kiroldegian jokatzen zena eta gogotsu kantxaratu ziren mutilak. Argi geratu zen hasieratik partida nahiko erraza izango zela, kanpotarrek ez zuten barruko joko handiegirik eta etxekoak hori aprobetxatzen saiatu ziren, atsedenaldira 27 puntuko abantailarekin iristeko.

Aldageletatik bueltan bide berdinetik jarraitu zuen partidak eta amaieran nagusitasun osoz gailendu zitzaizkien donostiarrei.

Esan beharra dago ez zela dena horren polita izan defentsan egin beharreko lana une askotan ez baizuten behar bezala bete, aurkariari saskiraketa ugari oparituz. Argi dagoena da lanean jarraitu behar dela eta denon artean taldeak eman dezakeen onena atera behar dugula hurrengo partida garrantzitsuak aurrera atera ahal izateko.
Hurrengo larunbatean goizeko 12tan Urretxun izango dute partida. 123…TAKE!!!

menu
menu