Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

3.garaipena eridetsi du Take Urkizuk

Taldea itsura bikaina ematen ari da

Hirugarren garaipena lortu dute Take Urkizuko neskek pasa den larunbatean.
Arrasaten, Lek Eskoriatzaren aurka jokatu zuen,eta erraz irabazi zutela esan daiteke, emaitzaren arabera, 22 – 60 amaitu baitzuten partidua.


Lehenengo zatiaren amaieran ez zegoen horrenbesteko ezberdintasuna, arrasateko neskek gogor ekin baitzioten norgehiagokari. Baina gogo hori ez zen nahikoa izan beste hiru laurdenetan markagailuari eusteko, bigarren zatian bi puntu besterik sartzea ez baitzuten lortu. Hau tolosako neskek defentsan egin zuten lanari zor zaio, eta defentsa onaren ondoren kontraerasoetan izan zuten azkartasunari, sartu zituzten puntuak.


Hirugarren eta laugarren zatian egoera asko ez zen aldatu Lek Eskoriatzako neskentzat, eta hori dela eta, Take Urkizutar neskek markagailuan ezberdintasun handiagoa ezartzeko aukera izan zuten.


Emaitza on hauek entrenamenduetan gogoa eta fundamentua jartzen dituztelako dira, entrenatzaileei kasu eginez eta gauza berriak ikasiz.
Beraz,
ANIMO NESKAK!

menu
menu