Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehenengo porrota TAKE Tolosarentzat

Espero ez zuten porrota jasan zuten etxean Sto Tomas Lizeoaren aurka.

Hirugarren garaipenaren bila atera ziren junior mutilak kantxara baina aurrean talde sendo bat aurkitu zuten. Hasieratik kanpoko taldeak bere erritmoa inposatu zuen eta etxekoen intentsitate faltagatik lehenengo minututik izan ziren atzetik markagailuan. Lehenengo laurdena 11-17 bukatu zen eta bigarrena lehenengoaren jarraipena izan zen. Tolosarren entrenatzaileak defentsa ezberdinak planteatu arren, kanpokoek ez zuten beraien erritmoa jeisten eta markagailuko errenta gehiago haunditzea lortu zuten atsedenaldirako (21-35).

Hirugarren laurdenean etxeko taldearen erreakzioa etorri zen eta donostiarrak pixkat lasaitu ziren. Baina segituan partidak lehenengo zatiko gidoi berbera jarraitzeari ekin zion berriz ere, eta laurden honen bukaera eta laugarren laurdena kanpotarrek disfrutatzeko eta markagailuko aldea haunditzeko baliatu zituzten.

Beraz, lehenengo porrota talde honentzat. Lana egiten jarraitu behar da eta entrenamenduetan intentsitatearekin entrenatzen jarraitu behar da, horrela etorriko baitira emaitzak.

menu
menu