Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazio onak, emaitzari begiratu gabe

Easoren talde liderraren aurka ez zuten garaipenik erdietsi

Sentsazio onak eta baikorrak batu zituzten, nahiz eta partida galdu.

Azken aldiko bolada beltza puskatzeko, gogotsu eta umore biziz joan ziren Donostiara larunbat arratsaldez gure neskak.

Liderraren aurka (Easo A) partida gogorra zuten aurretik, hori erronka latza izan zitekeen gure neskentzat eta halaxe hartu zuten. Seriotasun guztiz, kanpo baldintzak ahaztuta, euren lana egiten asmatu zuten. Aipatu behar da, Miren Berasategi eta Ane Eyerbe gurekin etorri zirela partidura Amaiaren eta Julissaren bajak ordezkatzeko. Lan bikaina egin zuten.

Lehen laurdenean, Donostiarren ohiko arma begi bistan geratu zen. Lehenengo baloietik presioa egin ziguten eta euren jokoa nagusitzen saiatu ziren. Gogor eusten saiatu ziren, kontzentratuta eta lan talde bikaina egiten. Hala ere ez zen aski izan donostiarrei eusteko.

2.laurdenean, nabarmendu ginen gehiena. Euren antzeko jokoa egin genuen, presioa eta zonakako defentsa, faktore sorpresa izan ziren aurkarientzat. Gozatzeko laurdena izan zen. Horren seinale eurek eragindako 7falta jarrai izan ziren.

Atsedenaldian nahiko erabakita bazegoen ere markagailua, gogor eta sustu irten ziren kantxara gure neskak. Galtzeko ezer ez eta irabazteko apurraren bila irten ziren irrifarrea aurpegian zutela.

4.laurdenerako, partida erabakita zegoen, baina ale politak ikusi genituen gure nesken eskutik. Azken emaitza 77-45.


Interes handiagoa duenak, www.takesb-com eko bideo galerian dauka, partida honen inguruko laburpena irudien bitartez.

Hurrengo partida, interesgarria izango da, larunbatean jokatuko dute etxean, Zarauztarren aurka, arratsaldeko 16:00etan. Emaitza ona lortzeko aukera izan dezakete.

1,2,3….XUXTA!!!

menu
menu