Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior mutilek ezin garaipenik lortu Zarautzera eginiko bisitan

Tolosarrek partida ona jokatu arren ez zuten garaipena etxeratzerik lortu azken segunduan jasotako saskiraketa baten erruz.

Espedizioa ez zen osorik Zarautzera egin beharreko txangorako, hiru baja izan bait ziren, Ander, Andoni eta Jon hain zuzen ere. Entrenatzailearen hutsunea betetzeko Kepa-ren laguntza estimagarria izan genuen, berarekin joan bait ziren mutilak goizean goizetik.

Tolosarrak hasieratik serio atera ziren partiduaren garrantzia kontutan hartuta. Partida berdin xamar joan zen lehenengo laurdenean eta ez zuen bitako inorrek abantaila handirik lortzen. Bigarren laurdena ildo beretik joan zen, borrokatua eta ikuslearentzat polita baina barruan zirenentzat tentsio handikoa. Hala ere, abantailarekin iristea lortu zuten atsedenaldira, 6 gora hain zuzen ere.

Atsedenaldiaren ostean partida gogortu egin zen eta kolpe itsusiak ikusi ziren kantxan, baina aurretik jarraitzen zuten tolosarrek laurden honen amaieran. Esan behar da zarauztarrek zonakako defentsa erabili zutela bigarren zati osoan eta horrek min asko egin ziela kanpotarrei.

Azken laurdenean bide beretik jarraitzen zuen partidak eta ikusten zen erasoan jokaldiak ondoen amaitzen zituenak partida poltsikoratzeko aukera asko izango zituela. Azken minutuan tolosarrak atzetik ziren markagailuan 3 puntugatik, baina minutu erdi faltan markagailua berdindurik zegoen. Azken erasoa huts egin ostean, defentsa on bat eginaz amaitu zuten partida baina ez zen nahikoa izan, zeren eta etxekoek zortea alde izanik azken segunduan sartutako saskiraketa zail bati esker partida poltsikoratu zuten.

Nahiz eta partida galdu, mutilak zoriondu beharra dago egin zuten partidagatik, lan eskerga egin bait zuten eta une oro partidan sartuta egon bait ziren, hori da jarraitu beharreko bidea.

Larunbat honetan eguerdiko 12tan jokatuko dute Tolosako kiroldegian Atletico SS taldearen aurka, zorte on partiduan!!

menu
menu