Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gabonen ondorena

32-49 galdu zuen Take Aralar kirolak-ek

Nahiz eta joaneko partidan Take Aralar Kirolak nagusitu, itzuleran, Bkl gailendu zen, gure hutsune eta bajez baliatuta.

Azken boladan, gabonak, erregeak eta gripeak, onurak baino kalteak besterik ez ditu ekarri Take Aralar Kirolak-era. Juli, Jone, Irati, eta Maddik ez zuten norgehiagoka jokatu arrazoi desberdinak medio eta hauen hutsunea bete asmoz, Miren Berasategi eta Ane Ayerbe gazteak etorri ziren taldeari laguntzera. Aipatu behar da, aspaldiko partez, amaia kantxara itzuli zela, nahiz eta oraindik ez egon bere onenean.

Garasipena lortzeko asmoz etorri ziren Beasaindarrak etxera. Lehen 10 minututan lo egotea garesti ordaindu zuen etxeko taldeak, beasaindarrek aski errenta hartu eta 3 hirukok partida erabakita utzi zuten beasaindarren alde. 32-49

Hemendik aurrera, plantila errekuperatzen ari da eta entrenamenduetan nabaritzen da hori. Ea laister bide onera itzultzen garen! Animo neskak!!


1,2,3...XUXTA!

menu
menu