Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken segunduko garaipena TAKE Tolosa-rentzat

Bozinarekin batera sarturiko hiruko batek eman zion garaipena etxeko taldeari (55-54).

Bigarren fasearen lehenengo partiduan 2011 urteko lehenengo garaipena lortu zuten junior mutilek. Aurrean Andoaingo Ganbara taldea zuten, aurreko fasean ere talde berdinean zegoena. Hala ere, aurkari berdinaren kontra partida guztiak desberdinak direnez, honek ez zuen aurrekoaren gidoi berdina jarraitu. Lehenengo laurdenean aurretik jarri ziren tolosarrak baina jaurtiketa libre gehiegi huts eginez (laurden honetan 10/4), bi puntuko aldea bakarrik lortu zuten. Bigarren laurdena bide beretik joan zen, taldeek ez zuten markagailuan alde egiteko aukerarik eta berdintasuna zen nagusi. Laurden honetan ere puntu asko galdu ziren jaurtiketa libreetan, 6/2.

Atsedenaldia eta gero kanpotarrek partidua pixka bat bizitu zuten eta markagailuan 4 puntuko errenta lortu zuten azken laurdenera sartzeko. Azken laurdenean berriz ere berdintasuna zen nagusi eta azken minutura 52-51 iritsi ziren. Baloia Ganbarak zuen eta jokaldi luze baten ondoren jaurtiketa libreak lortu zituen (lehenengoa bakarrik sartuz eta markagailua berdinduz). Baina errebotea beraientzat izan zen (etxekoek pibot bakarra izan zuten kantxan partidu guztian zehar Oscar eta Romero-ren bajengatik) eta biko saskiratzea lortu zuten. Lau segundu geratzen ziren eta bi puntuko aldea markagailuan. Tolosarren entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan zuen jokaldi bat prestatzeko eta eraso kantxatik atera ahal izateko. Iñigo Tolosa-k hartu zuen erantzukizuna eta ZAS! bi blokeo pasa ondoren baloia hartu eta hirukoa sartu zuen azken segunduan, garaipena etxean utziz, 55-54.

menu
menu