Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen estua TAKE Tolosa juniorrentzat

Momentuko liderrari gailendu zitzaion pasa den larunbatean.

Bigarren garaipena lortu zuten jubenilek Usabalen larunbatean jokatutako partiduan. Donostiko taldeak aurreko bi norgehiagokak irabazita zituen eta taldeko lehen postua mantentzeko intentzioarekin, lehenengo minututik 2-3 zona planteatu zuen. Honek lehenengo laurdenean tolosarren jokoa trabatzea ekarri zuen. Puntu gutxiko partidua izango zela zirudien, lehenengo laurdena 7-9 bukatu zen eta. Bigarren laurdena lehenengoaren kopia bat izan zen. Bi taldeek asko huts egiten zuten erasoan eta laurden hau 8-7 amaitu zen. Beraz, atsedenaldian etxeko taldea puntu bat azpitik markagailuan, 15-16.

Hirugarren laurdenean donostiarrek zona mantendu zuten baina tolosarrak partidua hausteko intentzioarekin atera ziren kantxara. Defentsako errebotea bereganatuz eta kontraerasoan atereaz, laurden hau irabaztea lortu zuten, azken laurdenean lau puntuko errentarekin sartuz. Azken laurdenean aldea mantentzeko intentzioarekin zona planteatu zuen etxeko taldeak eta MCM-koek ahaleginak egin arren ligaxka honetako lehenengo porrotarekin joan ziren Donosti aldera. Azkenean, 47-45, garaipena etxean geratu zen.

menu
menu