Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bikain darrai juniorren taldeak

Beste garaipen bat poltsikoratu zuten juniorrek Hernaniren aurkako partidan

Mutilentzat lehen aldia zen igande goiz batean jokatzen zutena etxean eta nabaritu zen partida osoan zehar. Partida hasieratik ez zuten defentsa behar adina lantzen jakin eta lehen laurdenaren amaieran 14 puntu jaso zituzten tolosarrek, hala ere puntu batez aurretik ziren epaileak txistua jo zuenean.

Bigarren laurdenean lortu zuten mutilek partida haustea. 18 eta 6 eko partzial batekin alde egin zuten markagailuan eta bazirudien hortik aurrerakoa erraza izango zela baina ez zen horrelakorik gertatu. Atsedenalditik bueltan hernaniarrak, euren nortasuna atera eta laurdena bukatzeko minutu bat falta zela, 5 puntura gerturatu zitzaizkien baina ez zuten aldea gehiago laburtzerik lortu.

Azken laurdenean defentsa gogortu eta trantsizio azkarrak gauzatuz 5. minuturako aldea berriz ere 20 puntura handitzea lortu zuten eta hor amaitu zen partida, zeren hortik aurrera tolosarrak denborarekin eta markagailuarekin jokatzen jakin zuten, azken emaitza 56-42 izan zelarik.

Garaipen honek sailkapenean lenengo postuan bakarrik utzi ditu tolosarrak, baina esan beharra dago lanean gogor jarraitu beharra dagoela datozen partidak aurrera atera nahi badira, maila hauetan ez baitago aurkari errezik.

Hurrengo partida berriz ere etxean jokatuko dute datorren igandean eguerdiko 11:50-etan zarauztarren aurka.

menu
menu