Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken orduko ituteak

Ordiziako mutilen aurka ezin irabazita geratu dira kadete mutilak beren lehen partiduan

Hasi da denboraldia kadete mutilentzat eta ez nolanahi gainera. Partiduaren amaieran izandako 40 puntuko aldeak argi erakusten du badutela zertan hobetu eta gaur egun, beren jokoak badituela zenbait itute. Hala ere, partiduaren nondik norakoak jarraitu zituztenek ez dut uste alde hau kantxan ikusitakoaren mailan dela esango dutenik.
Lehen bi laurdenetan zehar, beren nagusitasun fisikoa baliatu zuten ordiziarrek Tolosarrei saskipean min emateko. Saskipean eroso jasotako baloiei esker, bi laurden hauetan 32 puntu sartu zituzten denera ordiziarrek, tolosarren 16 puntuen aldean zifra esanguratsua.
Hurrengo bi laurdenek ere antzeko bidea izan zuten. Atzeko leuntasunaz gain, bigarren zati honetan ez zuten baloia mugitzerik izan tolosarrek behin eta berriz ordiziarrek jarritako tranpetan eroriaz. Gauzak horrela, baloi asko galdu zituzten eta ordiziarrek kontraerasoan ateratzeko aukera izan zuten. Azken laurdeneko partziala 0-20.
EntrenatzaileaK ordea ez zuen partidu amaieran kexatzeko arrazoirik, jokalarien jarrera bikaina izan zela ikusita. Gauzak ikasteko jarrera galtzen ez badute eta zelaian grina eta kemenarekin jokatzen jarraitzen badute, ziur hortzak estutuaraziko dizkiela ordiziarrei bueltako partiduan. Iturgin onenen pare, akats edo ituteak non dauden ikusi eta hauek estaltzen ahaleginduko da taldea aste honetan gogor lan eginez.
AUPA TAKE Tovar Iturgintza!!!

menu
menu