Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saria gertu izatearen gazi gozoa

Easoren aurka jokaturiko partiduan ezin izan zuten garaipena etxera ekarri kadete mutilek

Donostiako Bidebieta kiroldegian jokatu zuten kadete mutilek beren bigarren jardunaldiko partidua. Lehenengo partidua irabaztetik zetozten aurkariak eta gure mutilek ez zekiten nolako partidua zuten zain. Garaipenak eskuetatik alde egin bazuen ere, ziur gaude bai jokalari, bai entrenatzaile eta baita ikusleek ere, gozatu egin zutela zelaian ikusitakoarekin.

Partidua nahiko hotz hasi zen, hasieratik markagailuan atzetik jarrita eta jokalari garrantzitsuetako batzuk faltez kargaturik. Lehen laurdena atzetik bukatu zuten beraz, aurkariek asmatutakoaren ondorioz eta Tolosarrek baloiaren posesioa mantentzeko zituzten arazoen erruz bereziki.

Bigarren eta hirugarren laurdenek beste bide bat hartu zuten. Erasoan, baloia duen jokalariari hasieran baino hobeto laguntzen zioten bitartean, atzean laguntzak lehen laurdenean baino azkarragoak eta eraginkorragoak ziren. Honek baloi gutxiago galtzea eta kontraerasoan irtetzeko aukerak areagotu zituen nabarmen. Egoera hau aprobetxatuz, markagailua irauli zuten bi laurdenetan eta bost puntu gainetik amaitu zuten hirugarren laurdena. 50-55.

Laugarren laurdenaren hasieran jaso zuten zaplaztekoa gure mutilek. 12-2ko partzial batek partidua maldan gora jartzeaz gain, behar baino lehenago eginiko faltek bonusean sartzea eragin zuten. Hemendik aurrera oso luze joan zen partidua. Falta asko, jaurtiketa libre asko. Saski azpian sarturiko pare bat saskiraketek partidua hil zuten betirako. Emaitza: 73-64.

Ondorioa bakarra: Jarrera izanez gero edozein partidu borrokatu daiteke. Jarrera izan eta gainera hotz mantentzen badugu burua, edozein partidu irabaz daiteke.

TAKE Tovar Iturgintza: Kongil 18, Manex 1, Ander Buldain 6, Arru 2, Txaba 6, Deusto 12, Mattin 14, Liza 3, Erro 2, Arregi 0, Berako 0.

Datu berezia: Erroren aitaren kotxeko GPS-ak Bidebieta irakurrita zera pentsatu zuen: “Bide bieta”tik seguru ondo joango garela, beraz, bi bideetan luzeena hartzea erabaki zuen. Turismoa Euskal Herrian zehar.

menu
menu