Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidera bueltatu da berriz Oria Electricidad

Azken bi porroten ostean gairaipena lortzeko gai izan zen taldea Intxaurrondora egindako bisitan

Partidua ongi hasi zuten tolosarrek, aspaldiko partez partiduan sartuta irten ziren joikalariak eta lehenengo minututik lehiakor azaldu zen taldea. Lehen minutuetan berdinduta joan zen markagailua baina laurdena amaitzerako abantaila txiki bat lortua zuten tolosarrek. Partidua bideratzen hasia zegoela zirudien baina inondik inora ez zen horrela gertatu.

Bigarren laurdena izan zen partiduko minuturik eskasenak jokatu ziren unea, atzean ez zen defentsa eraginkorrik egiten eta erasoan ez ziren gai saskiraketa errazak lortzeko. Horrela etxekoek aurre hartu zuten markagailuan eta momentu zailak pasa behar izan zituzten laurdenaren erdi aldera, hala ere, laurdena amaitzerako esnatu eta 6 puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean norgeiagoka erabakita utzi zuten. Erasoan ideia garbiekin eta defentsan sendo atera ziren eta kantxan nabaritu zen hori. Ez zioten eman aurkariari berriz partiduan sartzeko aukerarik eta garaipen garrantzitsu bat ekarri zuten etxera.

Lanean jarraitu beharra dago, gauzak ondo egiten ari zaretenaren seinale da jokoan emandako gorakada, baina ezin da lore artean lotan geratu, oraindik asko dago hobetzeko eta horretarako gogotik lan egin beharra dago.

menu
menu