Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin amaitu dute urtea errendimenduko infantilek

TAKE Oria Electricidad 66 – 53 Mondragon Unibertsitatea

Partidu bizia itxaroten zen larunbatean Tolosako Usabal kiroldegian, eta halaxe izan zen, garaipena etxean geratuz.

Hasieratik mutilek bazekiten partidu gogorra izango zela, izan ere Arrasatearrak dira sailkapenean Tolosarren atzetik doazenak. Beraz, aste osoko lana kantxaratzeko asmotan irten ziren.

Partidua bikain hasi zen, mutilak kontzentraturik eta gogotsu atera ziren partidura. Baloia ongi mugitu zuten, eta defentsan egindako presioa zela medio lehen laurden ederra burutu zuten, abantaila polita hartuz. Bigarren laurdenean, nahiz eta akats batzuk izan defentsan, taldeak hasieran lortutako abantaila mantentzea lortu zuen, atsedenaldira 13 puntuko aldea lortuz markagailuan.

Baina hirugarren laurdenean gauzak aldatu egin ziren. Tolosarrak lo kantxaratu ziren, lehen zatian erakutsitako gogo eta kemena galduz. Hainbat baloi galdu zituzten erasoan, eta defentsan huts garbiak egin zituzten. Arrasatearrak etxekoek zuten abantaila murriztu eta aurretik ipini ziren. Urduritasuna nabaria zen, eta laugarren laurdenean halaxe atera ziren mutilak. Arrasatearrak aurretik joan ziren ia laurden osoan zehar. Baina Tolosarrak ez ziren beldurtu eta azkeneko minutuan gogor defenditzen hasi ziren, eta azkeneko segundoan Iñigo Ortek eskuratutako saskiratzeari esker partidua berdinduta iritsi zen amaierara.

Luzapenean Tolosarrak indartsu atera ziren, eta joko polit eta indartsua erakutsiz Arrasatearrak atzean utzi zituzten, partidu amaierara 66-53 markagailuarekin iritsiz.

Partidu ona jolastu arren, aurten errepikatzen ari den partiduko “lo” fase hori saihesten ikasi behar dute mutilek. Hala ere, orain arte bezala lanean gogor jarraitzen badute, partidu bikainak burutzea lortuko dute zalantzarik gabe.

1,2,3 TAKE!!

menu
menu